GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA
Bloggaren zati honetan ume hauen ezaugarriak zeintzuk izan beharko diren, nondik ikasi behar duten eta nondik ez, prest dauden edo ez, zer aldatuko dugun eta zer ezaugarri
hobetuko ditugun azalduko dugu, beste hainbat gauzekin batera.
Laguía eta Vidal autoreen ustez, 0-3 urteko ikasleekin interesgarria litzateke eguneroko gela barruan
psikomotrizitate txoko bat izatea, lehenengo urtetan mugimendua izan daiteke ingurunearekin
harremanak sortzeko abiapuntua. Irakasleak bilatuko ditu zeintzuk diren umearen posibilitateak, eta
honen arabera txoko batean, umeari eskainiko dizkio gorputzarekin esperimentatzeko, objektuak
manipulatzeko eta, igo, jaitsi eta saltatzeko aukerak. Jolas espontaneoaren bidez, aukera motorrak
landuko dira, baina lan espezifiko bat ere egon behar du. Bazter batean alfonbra bat egon daiteke, eta honen gainean goma-espumazko bloke batzuk, edo kartoizko kaxa batzuk. Interesgarria
litzateke alfonbraren gainean oinutsik egotea, sentsazio berriak eskuratuko dituelako eta zapatak
jantzi eta eransteak autonomia emango diolako. Txoko honetan ez da talde osoa batera egongo, bost
edo sei ume egongo dira aldi bakoitzean.
3tik 6 urtera bitartean, haurra bere burua zein den zehazten hasten da, eta errealitatea askoz hobeto bereiztera iristen da. 3urtetatik 6 urtetarako aldia bereizketaren aldia da. Horrek zerikusi handia du eskolarekin eta ikasketekin. Izan ere ikastea, bereiztea koloreak, zenbakiak, kantitateak… Haur batek lortzen duenean bere buruaren zehaztasunak jakitea, errazagoa izango da harentzako mundua bereiztea. Hortaz, 3-6 artean, psikomotrizitateak haurrari laguntza ematen dio bere burua ziurtatzeko eta autonomiaranzko bideak jorratzeko. Adin tarte horretan haurra ahalguztiduntasunetik ateratzen da eta ikusten du dena ez dagoela bere esku, baina gaitasunak dituela.
6-7-8 urtetan haurrak pentsamendu logikora iristen dira eta errealitate objektiboagoa jasotzeko gauza dira. “Momentu horretan errealitatea aurkitzen dute, bere mugekin. Eta zein da mugarik handiena? Heriotza”. Beñaranek esplikatutako eran, adin horrekin, pixkanaka, psikomotrizitatearen garrantzia txikitzen hasten da, haurrak dagoeneko ez duelako hain modu globalean funtzionatzen. Adin horretatik aurrera, psikomotrizitate-praktika terapia bezala erabil daiteke, eta baita psikomotrizitatearen atzean dagoen filosofia aprobetxatu ere haurrari iniziatiba emateko, baina ez eskolan lantzeko.
+BESTE GARAPEN MOTAK:
Alde batetik, garapen kognitiboa izango genuke. Zeina psikomotrizitatearen bitartez landu egiten den. Jarraian eskema baten bidez azalduko dugu garapen kognitiboa esaterakoan ze terminoei egiten diegun erreferentzia.
Garapen kognitboa, 3-5 urte dituztenean, Daniel Campero Gutierrezek hainbat eta hainbat erreferentzia
landu ondoren dio, hizkuntza eta ideien erabilera umeei bizitzaren inguruan daukaten ikuskera garatzea ahalbidetzen diela. Modu berean, pentsamendu eta akziotan sinboloak erabiltzeko gaitasuna garatzen dutela. Kontzeptu berriak erabiltzen hasten dira, hala nola, adina, denbora, espazioa. Hala ere, oraindik ez dira gai irrela eta erreala ezberdintzeko. Gainera, bere hizkuntza ia guztiz egozentrikoa da, hau da, oraindik beste pertsonen iritziak onartzeko trabak dauzkate. Etapa hontan, ulertze prozesua hasten da, adibidez, identitateak, funtzioak, erlazioak… Baina dena, egozentrismoaren limitazioen barne.
Alde batetik, garapen kognitiboa izango genuke. Zeina psikomotrizitatearen bitartez landu egiten den. Jarraian eskema baten bidez azalduko dugu garapen kognitiboa esaterakoan ze terminoei egiten diegun erreferentzia.
Garapen kognitboa, 3-5 urte dituztenean, Daniel Campero Gutierrezek hainbat eta hainbat erreferentzia
landu ondoren dio, hizkuntza eta ideien erabilera umeei bizitzaren inguruan daukaten ikuskera garatzea ahalbidetzen diela. Modu berean, pentsamendu eta akziotan sinboloak erabiltzeko gaitasuna garatzen dutela. Kontzeptu berriak erabiltzen hasten dira, hala nola, adina, denbora, espazioa. Hala ere, oraindik ez dira gai irrela eta erreala ezberdintzeko. Gainera, bere hizkuntza ia guztiz egozentrikoa da, hau da, oraindik beste pertsonen iritziak onartzeko trabak dauzkate. Etapa hontan, ulertze prozesua hasten da, adibidez, identitateak, funtzioak, erlazioak… Baina dena, egozentrismoaren limitazioen barne.
Funtzio sinbolikoa ere garatzen da,
irudiak mentalki irudikatzeko gaitasuna. Identitateen ulermenak, nahiz
eta gauzak formaz edo tamainaz aldatu, gauzak berdinak izatea ekartzen du.
Funtzioen ulermenari dagokionez, umeak bi gauza erlazionatzeko gai izaten
hasten dira, baina betiere modu orokor eta xumean, prezisiorik gabe. Ondorioz,
haien mundua aurresangarriagoa eta txukunagoa izaten hasten dela esan dezakegu. Hala ere, haien logikaren
garapena ez da guztiz eman.
Beste aldetik, zentzumenen garapena izango genuke, garapen honetan ere psikomotrizitateak lagundu egiten du. Kasu honetan Gestalt-en teoria daukagu erreferentziatzat.Gestalt-aren psikologiaren arabera, pertsonen pertzepzioa ez da gauzatzen inguruneko elementu isolatuen gainean, pertzepzio-eremuetan baizik. Pertzepzio-eremuaren antolakuntzak zehazten du pertzepzio-fenomenoa. Pertsona batek pertzepzio bat duenean eragiten dion inguruneko elementu-multzoak duen banaketa litzateke pertzepzio-eremua. Zentzu horretan, eremuarena kontzeptu oso dinamikoa da, pertzepzioak etengabe izaten baitira.
Azkenik garapen afektibo soziala daukagu, honetan berriz ere Daniel Campero Gutierrezen artikukua hartuko dugu erreferentziatzat. Honetan, adierazten da, umeen autonomia sentimendua garatzen hasten dela. Haien pentsamendu eta beharrak adierazteko gai izateak gauzatuko du autonomia hori. Adin hau daukatela, bikoteka jolasten hasten dira, baina jakinda haien pentsamendua oso egozentrikoa dela, eta zaila egiten zaiela akzio fisiko bat eta hau gauzatzeko dagoen intentzioaren artean ezberdintzea, ikusi daiteke joku hauek beste batean ondoan ematen direla, ez harekin. Hala ere, etapa hau bukatzerakoan benetako erlazioak dauzkate, haien gurasoekin batez ere.
Haiek inguratzen dituen kulturatik jasotzen dituzte umeek balio eta
jarrerak, orokorrean sexu bereko gurasotatik. Beraz, bi sexu ezberdinen arteko
ezaugarriak antzemate hasten dira, hau da neska eta mutila izatearen ezberdintasunak
(Hala ere, gu saiatuko gara umeak bi sexuetatik ikasten, eta bakoitzak haren
akzio eta pentsamenduak independenteki garatzen). Modu berean, errefortzu
positibo eta negatiboen bitartez, haien
balio moralak sortzen hasten da.
Comentarios
Publicar un comentario