BESTE GARAPEN MOTAK

+BESTE GARAPEN MOTAK:

Alde batetik, garapen kognitiboa izango genuke. Zeina psikomotrizitatearen bitartez landu egiten den. Jarraian eskema baten bidez azalduko dugu garapen kognitiboa esaterakoan ze terminoei egiten diegun erreferentzia.


Garapen kognitboa, 3-5 urte dituztenean, Daniel Campero Gutierrezek hainbat eta hainbat erreferentzia
landu ondoren dio, hizkuntza eta ideien erabilera umeei bizitzaren inguruan daukaten ikuskera garatzea ahalbidetzen diela. Modu berean, pentsamendu eta akziotan sinboloak erabiltzeko gaitasuna garatzen dutela. Kontzeptu berriak erabiltzen hasten dira, hala nola, adina, denbora, espazioa. Hala ere, oraindik ez dira gai irrela eta erreala ezberdintzeko. Gainera, bere hizkuntza ia guztiz egozentrikoa da, hau da, oraindik beste pertsonen iritziak onartzeko trabak dauzkate. Etapa hontan, ulertze prozesua hasten da, adibidez, identitateak, funtzioak, erlazioak… Baina dena, egozentrismoaren limitazioen barne.
Funtzio sinbolikoa ere garatzen da,  irudiak mentalki irudikatzeko gaitasuna. Identitateen ulermenak, nahiz eta gauzak formaz edo tamainaz aldatu, gauzak berdinak izatea ekartzen du. Funtzioen ulermenari dagokionez, umeak bi gauza erlazionatzeko gai izaten hasten dira, baina betiere modu orokor eta xumean, prezisiorik gabe. Ondorioz, haien mundua aurresangarriagoa eta txukunagoa izaten hasten dela esan dezakegu. Hala ere, haien logikaren garapena ez da guztiz eman.

Beste aldetik, zentzumenen garapena izango genuke, garapen honetan ere psikomotrizitateak lagundu egiten du. Kasu honetan Gestalt-en teoria daukagu erreferentziatzat.Gestalt-aren psikologiaren arabera, pertsonen pertzepzioa ez da gauzatzen inguruneko elementu isolatuen gainean, pertzepzio-eremuetan baizik. Pertzepzio-eremuaren antolakuntzak zehazten du pertzepzio-fenomenoa. Pertsona batek pertzepzio bat duenean eragiten dion inguruneko elementu-multzoak duen banaketa litzateke pertzepzio-eremua. Zentzu horretan, eremuarena kontzeptu oso dinamikoa da, pertzepzioak etengabe izaten baitira.


Azkenik garapen afektibo soziala daukagu, honetan berriz ere Daniel Campero Gutierrezen artikukua hartuko dugu erreferentziatzat. Honetan, adierazten da, umeen autonomia sentimendua garatzen hasten dela. Haien pentsamendu eta beharrak adierazteko gai izateak gauzatuko du autonomia hori. Adin hau daukatela, bikoteka jolasten hasten dira, baina jakinda haien pentsamendua oso egozentrikoa dela,  eta zaila egiten zaiela akzio fisiko bat eta hau gauzatzeko dagoen intentzioaren artean ezberdintzea, ikusi  daiteke joku hauek beste batean ondoan ematen direla, ez harekin. Hala ere, etapa hau bukatzerakoan benetako erlazioak dauzkate, haien gurasoekin batez ere.
Haiek inguratzen dituen kulturatik jasotzen dituzte umeek balio eta jarrerak, orokorrean sexu bereko gurasotatik. Beraz, bi sexu ezberdinen arteko ezaugarriak antzemate hasten dira, hau da neska eta mutila izatearen ezberdintasunak (Hala ere, gu saiatuko gara umeak bi sexuetatik ikasten, eta bakoitzak haren akzio eta pentsamenduak independenteki garatzen). Modu berean, errefortzu positibo eta negatiboen bitartez, haien  balio moralak sortzen hasten da.

Comentarios

Entradas populares de este blog

GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

ERREFERENTZIAK