GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

Bloggaren zati honetan ume hauen ezaugarriak zeintzuk izan beharko diren, nondik ikasi behar duten eta nondik ez, prest dauden edo ez, zer aldatuko dugun eta zer ezaugarri hobetuko ditugun azalduko dugu, beste hainbat gauzekin batera. Laguía eta Vidal autoreen ustez, 0-3 urteko ikasleekin interesgarria litzateke eguneroko gela barruan psikomotrizitate txoko bat izatea, lehenengo urtetan mugimendua izan daiteke ingurunearekin harremanak sortzeko abiapuntua. Irakasleak bilatuko ditu zeintzuk diren umearen posibilitateak, eta honen arabera txoko batean, umeari eskainiko dizkio gorputzarekin esperimentatzeko, objektuak manipulatzeko eta, igo, jaitsi eta saltatzeko aukerak. Jolas espontaneoaren bidez, aukera motorrak landuko dira, baina lan espezifiko bat ere egon behar du. Bazter batean alfonbra bat egon daiteke, eta honen gainean goma-espumazko bloke batzuk, edo kartoizko kaxa batzuk. Interesgarri...