JATORRIA
JATORRIA
Psikomotrizitate eredu desberdinak ezagutzen ditugu.
Psikomotrizitate eredu desberdinak ezagutzen ditugu.
Alde batetik, eredu instrumentalista daukagu. Irakasleak "irakaspen zuzenaren" bitartez gidatzen du saioa, beraz jarduera gidatua da. Honek portaerak behatu eta ezegokiak zuzentzen ditu arazoak konpontzeko helburuz. Dena den, normalean arazoak ez dira konpontzen baizik eta eraldatzen. Autore esanguratsuenen artean Pick eta Vager ditugu.
Bestetik, eredu espresionista aipatzekoa da zeinean saioa ez da zuzentzen jarduera librean oinarritzen baita. Honek umea bere osotasunean kontuan hartzeko abantaila ematen du. Arazoak konpotzea helburu nagusiena da eta horretarako afektuzko, ezagutzako eta motor arloetan gertatzen diren portaerak behatzen dira. Irudikapena, komunikazioa eta pentsamendu-operatiboa suspertzen dira. Autore nagusienak Lapierre eta Aucouturier dira.
Aucouturier


Lapierre
Bi eredu hauetako adituek psikomotrizitatea terapiako tresnatzat hartu zuten, beraz saioak arazo motorrak zituzten umeei bideratzen zituzten. Le Boulchen psikozinetika ezagutu eta gero eskolan sartu zen.
Comentarios
Publicar un comentario