ORIENTABIDEAK

ORIENTABIDE OROKORRAK:




PSIKOMOTRIZITATEKO GELAN DAUDEN ESPAZIOAK
Resultado de imagen de aula psicomotricidad

Adituek, haurren madurazio motore afektiboa eta kognitiboa garatzeko 3 txoko ezartzen dituzte: plazer sentsomotorraren txokoa, jolas sinbolikoaren txokoa, eta distantziazio edo uuruntasunaren txokoa.
  1. Txoko sentsomotorea: espazio honetan mugimendua jarduera espontaneo bat da, gorputz-irudia eta identitatea sendotzeko. Hemen egiten diren jarduerak hauek dira: jauziak,mozorrotzea, makillatzea, korrika egitea, jaurtitzea, blokeekin eraikuntzak egitea…
  2. Adierazpen psikomotorraren txokoa:  txoko honetan umeen dimentsio sinbolikoa garatzen da. Umeak bere plazerak eta bere gatazkak berriro betetzen ditu, eta hauei erantzuna ematen die fikzioaren bidez.
  3. Urruntze txokoa edo komunikazioaren txokoa: umeak keinuak, begiradak, ahotsak eta mimoa erabiltzen ditu. Distantziazioa bilatzen du hemen, sentsomotore eta joko sinboliko espazioetatik alde egiten du, emozioetatik aldentzen da, eta beste espazioa bilatzen du, eraikitzeko, marrazteko; moldeatzeko, margotzeko…
PSIKOMOTRIZITATEKO TXOKOA GELA BARRUAN
0-3 urteko ikasleekin interesgarria litzateke eguneroko gela barruan psikomotrizitate txoko bat izatea. Irakasleak bilatuko ditu zeintzuk diren umearen posibilitateak, eta honen arabera txoko batean, umeari eskainiko dizkio gorputzarekin esperimentatzeko, objektuak manipulatzeko eta, igo, jaitsi eta saltatzeko aukerak. Bazter batean egon daiteke alfonbra bat, eta honen gainean goma-espumazko bloke batzuk, edo kartoizko kaxa batzuk. Txoko honetan ez da talde osoa batera egongo, bost edo sei ume egongo dira aldi bakoitzean.
PSIKOMOTRIZITATE IRAKASLEAK DUEN PAPERA

Resultado de imagen de psicomotricidad profesor
Emozioa, enpatia, eta ezagutza erabili behar dira, umeari entzun behar diogu, arreta izango dugu bere lorpenak goresteko, irakasleak proposatu, orientatu, animatu egin dezake. Gela barruan mugimendu asko sortzen dira, honen aurrean ordenaren ulermena ezberdina da, konfiantza eman behar zaio umeari, ikerketa egin ahal izateko. Gela bizirik egongo da, eta aldatuz joango da umeen interesak eta beharrak asetzeko. Behaketaren bidez, irakasleak ikusiko du zein espazio galtzen duen umeen interesa, eta honen arabera, espazio hauek aldatu eta berritu beharko ditu. Umearentzat irakaslea normaren errepresentazioa da, segurtasuna emanez. Irakasleak ez du interpretatu behar ikusten ari dena. Psikomotrizitate gelan umeak adierazten duena onartzen da, nahi duena esaten du.
Umeen desioak kontutan hartuz, irakasleak bere nahiak bete behar ditu ere. Gidak umearen arabera ematen dira, horregatik, irakasleak umea entzuteko prest egon behar du, umearekiko disponibilitate kognitiboa eta afektiboa izan behar du. Proposatzen ditugun espazioak, objektuak manipulatzeko eta espazioak aldatzeko aukera eman behar dute. Horregatik, espazioa eboluzionatzen joango da, bide batez egonkortasuna emanez. Bestalde, irakaslea araua eta seguritatearen adierazlea da; irakaslearen ardura da arau minimo eta argiak eta ulergarriak egotea. Irakasleak umeari ziurtasunezko baldintzak eskainiko dizkio, psikomotrizistak duen entzuteko gaitasunaren arabera interbentzioa ezberdina izango da, umearen erreakzio tonikoak ikusi beharko ditu. Irakasleak entzuten dakienean, umeak proposatzen duena ulertuko du eta horrekiko erantzuna egokia izan ahalko da. Irakaslearen proposamenak umeak bidaltzen dituen agindu tonikoetatik etortzen da. Irakaslearen estimulazioak ondorengoak dira: ukimenezko estimulazioak (presioak eta labainketak), estimulazio laberintikoak (desorekak, kulunkaketak...).
Saioaren bukaeran irakasleak egin dutena gogoratuko du eta galderak egingo dizkie (zu, zein animalia zinen hor zeundenean?, edo zer egiten ari zinen hor?... Kontatu nahi duzu?... ez badu kontatu nahi utzi behar da umea bakean.) Askotan, kontatzen dutenean egindakoa hobeto sentitzen dira, oso espontaneoak dira, beraz, bat hasi ezkero, beste guztiek esango dute zerbait. Normalean horrelako saioen maiztasuna ez da askotan errepikatu behar (astean behin edo). Umeek behar bere denbora dute gertatutakoa asimilatzeko, eta gainditzeko, batez ere, beldurrak daudenean.
MATERIALAK
Material bakoitzak kokapen berezia du helburu bat lortu nahi baitugu kokapen berezi honekin. Hau dela eta, materialak sailkatu ahal dira, ondorengo adibidean bezala:
• Gorputz Hezkuntzako material espezifikoak
o Gimnasiokoak: espalderak, potroak, zaldiak, plintoak, sokak, aulki suediarra, koltxonetak, tranpolinak...

 Resultado de imagen de espalderas y potros
o Aisialdikoak: Txirristak, balanzinak, kolunpioak, egurrezko eta burdinazko eraikuntzak (igoerak eta eskegidurak egiteko)...

 Resultado de imagen de columpios y balancines psicomotricidad
o Kiroletakoak: Baloiak, erraketak, gomazko palak, ponpoiak, pilota txikiak...

 Resultado de imagen de balones y pelotas psicomotricidad
o Psikomotrizitatekoak
Gorputzaren ezagupena lortzekoak: Egurrezko gizakiaren siluetak, ispiluak, oin eta esku aztarnak...
Sentsorialak: koloretako taulak, dominoak, soinu zilindroak, pisuko kuboak, botila termikoak...
Eraikuntzak egitekoak: plastikozko edo egurrezko pieza txikiekin betetako poltsak edo danborrak.

Koordinazioa garatzekoak: karrotxoak, trizikloak, patinak, hanka- paloak, sokak, saltatzekoak, goma espumazko blokeak...

Ataleko koordinazioa garatzekoak: pilotak, kanikak, uztaiak, pikak, botoak, frisbiak, erraketak, pilatu daitezkeen piezak, lazoak...
Erritmoa garatzekoak: panderetak, krotaloak, m arakak, txintxirrinak, xilofonoak, hirukiak...
• Gorputz Hezkuntzako material ez espezifikoak
o Naturalak: hostoak, adarrak, harriak, gaztainak...
o Birtziklatuak
Etxekoak: paperak, jogurt ontziak, oihalak, arropa, plastikozko botilak, plastikoak, kartoizko tutuak, mota guztietako ontziak, tapak...
Industrialak: Kartoizko kaxak, pneumatikoak, kartoizko tubo luzeak, zakuak, egurrezko takoak.
o Norberak egiten dituenak: paperezko pilotak, zeloko pilotak, plastikozko pilotak (forruak, zorroak...), artilezko pilotak, kometa-pilotak, marakak, kanpaiak (lata, soka eta bost durokoa), hanka-paloak ...
o Komertzialak: elastikoak, paperezko erroiluak, oihalak, plastikoak, sokak, inbutuak...

 Resultado de imagen de material para manualidades reciclado

ORIENTABIDE ESPEZIFIKOAK:


Aurreneko jarduera irakasleak gelako txokoak prestatzea da. Hauek, klasean landutako edukien eta helburuen arabera prestatu behar dira. Hainbat gune prestatuko ditugu: oreka zirkuitua, jauzien gunea, figurak egin nahiz eraikitzeko material gogorren eta bigunen txokoa… Gainera umeentzat dibertigarriagoa eta erakargarriagoa izango da txokoak aldatzen badoaz.

Harrerako fasean, umeak oinetakoak eta berokiak kenduko dituzte. Irakasleak umeak agurtu eta prestatutako txokoa aurkeztu beharko du. Gainera, segurtasun neurriak eta umeen arteko errespetua nahitaezkoak direla jakinarazi behar zaie.

Irakasleak jarduera bat proposatuko die ( psikomotrizitate gelan zehar korrika egin … ). Eta irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia izango da: eraikitako dorreak bota, koltxonetetara jauzi egin… horrela beraien tentsioak askatuz.

Haurrak etengabe arituko dira txoko batetik bestera beraien gaitasunak landuz eta garatuz, zailtasun maila guztietako eredu psikomotorrak landuz. Jarduera hori aberasteko irakasleak txokoak berrantolatuko ditu materiala gehituz, kenduz, lekuz aldatuz … Gainera, jarduerak izaera desberdinekoak izan daitezke: jauziak, garraioak, igoerak, orekak, desplazamenduak… Hau dena material desberdinak konbinatuz. Atal hau izango da luzeena 20-25’.

 Resultado de imagen de niños psicomotricidad
 
Jolas sinboliko eta eraikitze atalean haurrek fantasia eta errealitatea elkarlotzen dute. Tresnak: zapia, soka, uztaia… Jolas hauei esker haurrek erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete. Gainera beren bizipenak ahoz adieraztera bultzatu behar zaie. Atal honen iraupena 10-15’.

Analisiaren atal honetan helburuetara bideratutako joko zuzenduak edo gidatuak landu daitezke: itxurak, koloreak, neurriak … Koordinazio jokoak ere sar daitezke. Baina, azken atal hauek ez dira saio guztietan landuko.

Bukaeran, taldea elkartu eta erlaxatze unean jarriko da, ariketa albo batera utziz. Saioan egindakoa ahoz, marraztuz … adierazi beharko dute, kontzeptuak barneratzeko. Azkenik, agurra.
Resultado de imagen de psikomotrizitate saioaren atalak

ETXERAKO ORIENTABIDEAK:

Saio ezberdinak jarraitu arren psikomotrizitatea beste maila batean ere landu nahi bada etxean praktikatzeko aukera ere badago. Lanketa hau modu ezberdinetan planteatu daiteke, izan ere, ariketa ezberdinen bitartez arituko dira. Alde batetik, psikomotrizitate fina eskulanen bitartez landu daiteke, hala nola, irudiak margotuz, plastilinatekin edo buztinarekin figurak sortuz edo punzoiarekin eta guraizekin paperean irudiak sortuz moztu.

Bestalde, beste era batean landu nahi bada, jolas edo jarduera ezberdinen bitartez egin daiteke. Honetarako etxeaz aparte kalea ere erabil daiteke. Hala ere, etxean bakarrik landu nahi bada honetarako espazio apropos bat sortzea izango litzateke egokiena. Espazio hau haurra eroso aritzeko eta jolasteko gogoa piztuko dion materialen beharra izan beharko du. Material hau, gainera, sormena lantzeko ahalmena izango dutela bermatu behar du. Honetaz aparte, haurrarentzako leku apropos eta segurua sortu behar da eta ez mina hartu dezakeen edo frustragarria izan daiteken leku bat.

Honelako txoko bat sortuta izanda, hor burutu daitezken jolasak planteatzea izango litzake hurrengo pausua. Jolas hauek izango dituzten arauak haurren garapen psikomotriza aurrera eramateko eta aldi berean hauen dibertimendua bermatzeko aproposak izan beharko dira. Horrela, ariketa propostuz haiek bakarrik martxan jarri beharko dira.

Comentarios

Entradas populares de este blog

GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

BESTE GARAPEN MOTAK

ERREFERENTZIAK