ERAGINAK

ERAGIN ONURAGARRIAK

Psikomotrizitatea umearen osasun fisiko eta psikikoa hobetzen duen teknika da. Psikomotrizitateari esker, haurrek beraien gorputz mugimendua era egokian dominatzen ikasten dute, eta gainerako haurrekin duten harremana eta komunikazioa hobetu egiten dute.  

Psikomotrizitateko ariketek umeari inbestigatzea eta esploratzea ahalbidetzen diote, egoera ezberdinei aurre egiten irakasten diote, beldurrak gainditzeko eta espresatzeko aukera ematen diote... 

Psikomotizitatearen onurak hiru mailatan nabari dira:


Maila motorrean
  • Haurrak bere gorputzaren pertzepzioa eta kontzientzia hartzea ahalbidetzen du. 
  • Gorputzaren kontrola hobetzen du. Psikomotrizitatearen bidez, umeak bere gorputzaren mugimenduak dominatu eta egokitzen ikasten du.
  • Gorputzaren postura, oreka, koordinazioa, eta denbora eta espazioko kokapena hobetuko ditu psikomotrizitatearen bidez.
Maila kognitiboan

  • Objektuen ezaugarrien pertzepzioa estimulatzen du, eta objektu bakoitzari eman ahal zaizkion erabilera ezberdinak bilatuko ditu.
  • Ikaskuntza hobetuko duten ohiturak sortuko ditu, eta oroimena, arreta, kontzentrazioa eta sormena hobetuko ditu.
  • Norbere gorputzetik, nozio espazialak ezartzen ditu: goi-behe, alde bat eta bestea, atze-aurre, hurbil-urrun…
  • Kolore, tamaina, forma eta kantitate nozioak indartzen ditu.
  • Gaur egun ezagun egin egin den inteligentzi emozionala ere garatzen du umeak psikomotrizitateari esker. Batetik, bere buruarekiko gaitasunak lantzen ditu, eta bestetik, besteekikoak. Hala, bere emozioak ezagutzen ikasiko du eta horiek adierazten kontrolatzen. Gainera, bere burua motibatzeko gai izango da. Gainerakoei dagokienez garatuko dituen gaitasunak honakoak izango dira: besteen sentimenduak ulertzea, enpatia, laguntza, lidergoa... (Hernández, Ángel. 2008)
Maila sozio-afektiboan 

  • Gainerako haurrekin integratzen da, eta talde jolasetan aritzen da.
  • Beldur batzuei aurre egiten laguntzen du. Gorputza indartzeaz gain, izaera garatzen edo laguntzen du, eta beldur batzuk galduko ditu horrela.
  • Autoestima gehiago izango du, eta emozionalki seguruago sentituko da haurra. Horrela, bere gaitasunak eta mugak ezagutuko ditu.
INKLUSIBITATEA

 Imagen relacionada
Psikomotrizitateko saioetan inklusibitateak lekua du, eta horri funtsezkoa deritzogu, urritasunen bat duten umeek ere programa honetako zati garrantzitsua bete baitezakete. Hala, psikomotrizitateko saioak egokitzen dira hau bakoitzaren abilezia eta urritasunetara, eta ez haurra bera saiora. Zientifikoki frogatu zuten, esaterako, urrutasun mental baxua zuten haurren psikomotrizitatearen garapena saio hauen bidez. Hogei umerekin egin zuten proba, eta %80ko hobekuntza erakutsi zuten psikomotrizitatearen alorrean eta gainerako haurrekin komunikatzerakoan. (Romero Contreras, Vicente Fabián. 2012)
 

ERAGIN KALTEGARRIAK



Eragin onuragarri nabariak dakartza psikomotrizitateak, baina eragin kaltegarriei dagokienez, begi bistara ez du efektu txarrik eragiten. Hala ere, umeekin prebentzioak hartzea garrantzitsua da. Esaterako, Oinarrizko Gaitasun Motorrak ikasteko psikomotrizitateko klase batean lesiorik ez sortzeko, aurretik ondo berotzeak izugarrizko garrantzia du. Gainera, jakina da programa edo ariketak indibidualizatzea aberasgarria dela, eta ume bati kalteren bat eragingo dion ariketa kendu egingo diogu, edo moldatu egingo dugu berarentzat.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

BESTE GARAPEN MOTAK

ERREFERENTZIAK