PSIKOMOTRIZITATEA

ZER DA?
Psikomotrizitatea egun, oso hedatua dagoen heziketa metodoa da. Hezkuntza lantzeko eta
haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea da. Psikomotrizitatea gorputzaren
mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da.

Psikomotrizitateak kontuan hartzen ditu haur bakoitzak dituen desberdintasunak: ume
bakoitzak munduan egoteko modu bat du, eta horren arabera harreman guztiak sortzen dira.
Ikasle edo ume bakoitza ezberdina da, bere aurreko esperientziak ere ezberdinak baitira. Ume
guztiek ez dute erraztasun bera ikaskuntzak eskuratzeko eta horiek finkatzeko. Horretan
oinarrituta, eta ume bakoitzak denbora eta erritmo ezberdin bat behar duela kontuan hartuz,
lan egiterakoan aniztasuna kontuan hartu behar da.
Psikomotrizitatean interbentzioa umearen eremu guztiak (afektibitatea, motrizitatea eta kognizioa) aintzat hartuta egiten da, bere heltzea errespetatuz eta bere pertsonalitatearen integrazio harmonikoa lortuz.
Psikomotrizitatea oso erakargarria eta ikusgarria da, baina abiapuntu garbi bat izan ezean, hau da, prozesua ez badago bizirik, planteamendua aspergarri eta errepikagarri bihurtzen da. Umeari espazioa eta mugimendua ikertzeko aukera eman behar zaio, bere ikaskuntzaren gestorea bihurtzen delarik. Estrategia pedagogikoak maiz aldatu behar dira, ume trebeenak ez izateko jolasen agintariak.
HELBURUAK
  • Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta    desioak ulertzea, komunean jartzea eta errespetatzea da. Hori bizipen batzuen        bidez adierazten da (saltatuz, biratuz, bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta    botaz…), adierazpena gehienetan hitzezkoa izango ez delarik.       
  • Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua transformatu nahi du, aldatu nahi du, bizipen positibo bat duen bitartean. Gauzak manipulatzen sormena lantzen du eta honek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektuzkoa ekartzen dio.  
  • Ekintza operatiboaren plazera: urtetan bere behar eta lehentasunak asetzeko asmoz errealitatea transformatzen du emozioen bitartez. Hemen dezentrazioa gertatzen da, objektuak galtzen du bere balorea eta beste zentzu bat hartzen du.   

Comentarios

Entradas populares de este blog

GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

BESTE GARAPEN MOTAK

ERREFERENTZIAK