NOLAKOAK IZANGO DIRA SAIOAK?

  • HASIERA

Fase honetan psikomotrizistak haurrei harrera egiten die, hauek bankuetan esertzen direa eta klasea antzematen dute, posible bada ispilu baten aurrean guztiak elkarrekin daudela ikusteko. Arauak birgogoratzen dira: mina ez hartzea, besteei mina ez ematea eta materiala errespetatzea. Aurreko saioa birgogoratzen da (gustatu zitzaiguna eta ez zitzaiguna gustatu, eboluzioa...) eta saioan bertan egingo dena azaltzen da. Prozesu honetan oso aberasgarria da haurrek parte hartzea, psikomotrizista gida bezala izanda.
  • ADIERAZPEN MOTORRAREN FASEA 

Sarreran heldu batek gomazko piezekin harresi bat eraikiko du, eta haurrak hori behera botatzeko prestatuko dira. Haurrentzat emosio eta ezinegon momentua izaten da, eta psikomotrizistak hakin behar du intentsitate hori askatzeko momentua aurkitzen. Arreta lantzeko eta inpultsoak ezabatzeko momentu ona da. Harresia behera botatzeak haurrentzat esanahi bat izan dezake: helduek ezarritako arauak, betebeharrak... utzi, eta beste aldean beraiek nahi duten bezala adíerazteko espazioa aurkitzea. Hortik aurrera, plazer sentsoriomotorra areagotuko zaie. Acouturier-en arabera unibertsala da hori.

Espazioa adierazpen motorra askatzeko diseinatuta dago, eta haurrak bertan korrika eta salto egiteko, erortzeko, itzulipurdiak emateko… prestatuta dago. Espazio gogor eta bigunen kontrasteak ere badaude.

Umeek segurtasuna lortu ahala, joko sinbolikoa lantzen joango dira: objektu batzuekin pertsonaia ezberdinen paperak hartuko dituzte. Aucouturier-ek “segurizazio sakoneko jokoak” deitzen die, haurrak babesten baitituzte gaur egungo gatazketatik, eta kulturaren arabera alda baitaitezke. Honek umea estadio kognitibo altuago batean sartzen ari dela suposatzen du. Beraz, mugimenduaren bidez adierazteko gaitasuna garatzen du haurrak, sinbolismoaren lehen mailan.

  • HISTORIA FASEA

Haurrek lehenengo zatuiko emozioa eta deskontrola bizi eta gero, aurrera pausu bat emateko garaia da, mugimendua alde batera uzten da, eta jolasteko eta pentsatzeko plazerrera pasatzen da, horrela representazio mentalaren alde eginez. Fase hau lehenengo faseen espazio berean gauzatzen da, eta psikomotrizistak ipuin bat kontatzen du.
Historia hau haurren emozio eta beldurrekin erlazionatua egon beharko luke, eta orainaldian kontatua egongo litzateke horrela haurrak protagonistarekin identifikatzeko. 
  • Gaitasun plastikoen garapena

Historiaren fasea eta gero haurrak gelan delimitatua dagoen beste espazio batera pasako dira, gaitasun plastiko eta grafikoak lantzeko. Espazio hau ezin izango da erabili aurrerko ariketetan, haurrek, saioan zehar bizitako esperientziak alde batera uzteko aukera izateko, eta marrazkien bidez bere historia pertsonalak adierazteko. 

Fase honetan garrantzitsuena haurrek kontatzen dituzten istorioak eta horiek adierazteko erabiltzen duten lengoaia da.

Hurrengo bideoaren bidez, psikomotrizitate gela bateko espazioak, baliabideak, onurak... azalduko dizkizuegu:






Comentarios

Entradas populares de este blog

GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

BESTE GARAPEN MOTAK

ERREFERENTZIAK