GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA
GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA
Bloggaren zati honetan ume hauen ezaugarriak zeintzuk izan beharko diren, nondik ikasi behar duten eta nondik ez, prest dauden edo ez, zer aldatuko dugun eta zer ezaugarri hobetuko ditugun azalduko dugu, beste hainbat gauzarekin batera.
Laguía eta Vidal autoreen ustez, 0-3 urteko ikasleekin interesgarria litzateke eguneroko gela barruan psikomotrizitate txoko bat izatea, lehenengo urtetan mugimendua izan daiteke ingurunearekin harremanak sortzeko abiapuntua. Irakasleak bilatuko ditu zeintzuk diren umearen posibilitateak, eta honen arabera txoko batean, umeari eskainiko dizkio gorputzarekin esperimentatzeko, objektuak manipulatzeko eta, igo, jaitsi eta saltatzeko aukerak. Jolas espontaneoaren bidez, aukera motorrak landuko dira, baina lan espezifiko bat egon behar du ere bai. Bazter batean egon daiteke alfonbra bat, eta honen gainean goma-espumazko bloke batzuk, edo kartoizko kaxa batzuk. Interesgarria litzateke alfonbraren gainean oinutsik egotea, sentsazio berriak eskuratuko dituelako eta zapatak jantzi eta eransteak autonomia emango diolako. Txoko honetan ez da talde osoa batera egongo, bost edo sei ume egongo dira aldi bakoitzean.
3tik 6 urtera bitartean, haurra bere burua zein den zehazten hasten da, eta errealitatea askoz hobeto bereiztera iristen da. “3-6 aldia bereizketaren aldia da. Horrek zerikusi handia du eskolarekin eta ikasketekin. Zeren, zer da ikastea? Bereiztea da. Koloreak, formak, zenbakiak, kantitateak… Haur batek lortzen duenean bere buruaren zehaztasunak jakitea, gero errazagoa du mundua bereiztea”. Hortaz, 3-6 artean, psikomotrizitateak haurrari laguntza ematen dio bere burua ziurtatzeko eta autonomiaranzko bideak jorratzeko. Adin tarte horretan haurra ahalguztiduntasunetik ateratzen da eta ikusten du dena ez dagoela bere esku, baina gaitasunak dituela.
6-7-8 urtetan haurrak pentsamendu logikora iristen dira eta errealitate objektiboagoa jasotzeko gauza dira. “Momentu horretan errealitatea aurkitzen dute, bere mugekin. Eta zein da mugarik handiena? Heriotza”. Beñaranek esplikatutako eran, adin horrekin, pixkanaka, psikomotrizitatearen garrantzia txikitzen hasten da, haurrak dagoeneko ez duelako hain modu globalean funtzionatzen. Adin horretatik aurrera, psikomotrizitate-praktika terapia bezala erabil daiteke, eta baita psikomotrizitatearen atzean dagoen filosofia aprobetxatu ere haurrari iniziatiba emateko, baina ez eskolan lantzeko.
Comentarios
Publicar un comentario