BESTE GARAPEN MOTAK

+BESTE GARAPEN MOTAK: Alde batetik, garapen kognitiboa izango genuke. Zeina psikomotrizitatearen bitartez landu egiten den. Jarraian eskema baten bidez azalduko dugu garapen kognitiboa esaterakoan ze terminoei egiten diegun erreferentzia. Garapen kognitboa, 3-5 urte dituztenean, Daniel Campero Gutierrezek hainbat eta hainbat erreferentzia landu ondoren dio, hizkuntza eta ideien erabilera umeei bizitzaren inguruan daukaten ikuskera garatzea ahalbidetzen diela. Modu berean, pentsamendu eta akziotan sinboloak erabiltzeko gaitasuna garatzen dutela. Kontzeptu berriak erabiltzen hasten dira, hala nola, adina, denbora, espazioa. Hala ere, oraindik ez dira gai irrela eta erreala ezberdintzeko. Gainera, bere hizkuntza ia guztiz egozentrikoa da, hau da, oraindik beste pertsonen iritziak onartzeko trabak dauzkate. Etapa hontan, ulertze prozesua hasten da, adibidez, identitateak, funtzioak, erlazioak… Baina dena, egozentrismoaren limitazioen barne. Funtzio sinbolikoa ere garatzen da,...